EAJren Udal Gobernua aldebakarrez ari da Amorebieta-Etxanoko jaien inguruko erabakiak hartzen. Jai-batzordea 2019ko abenduan eratu zen, baina harrezkero ez da batzarrik egin. Koronabirusa dela eta, Udal Gobernuak bertan behera utzi nahi ditu jaiak. Proposamen hori jaiak antolatzen dituzten eragileekin eztabaidatu eta adostu behar dela uste dugu. Hori dela eta, jai-batzordea berehala biltzea eskatu dugu. Gobernuak gure eskaera onartu du eta asteazken honetan bilduko da jai-batzordearekin Karmenak eta auzoetako jaiak suspenditzeko aukeraz eta balizko alternatibez hitz egiteko. Gehiago Irakurri