UDABERRIA vs. ETXEAN GERATU!

Urtaro bat bada non naturak agertzen duen bere ahalduntzea eta eraldatzeko indarra, horixe da udaberria. Kolore anitzen eztanda, eguneko argiaren bizia edota eguzki izpien sarkorra… udaberria eta etxean gatibu geratu beharrak kontraesana lirudike, hain zuzen oximoron bat (termino arteko kontraesana), baina pandemia batek derrepente gizartea kartzela handi bat bihurtu du bertan bizi garenok preso hartuta.

Gehiago Irakurri

Goi tentsioko linearen obrak baimenik gabe jarri dituzte abian Arkotxa-Bediagan

Dorrea eraikitzeko zutoinak jarri dituzte jada. Argazkia: EH Bildu Zornotza

Gueñes eta Itsaso herriak lotuko dituen autopista elektrikoaren bi dorre eraikitzen hasi direla egiaztatu du EH Bilduk. Bizkaiko Foru Aldundia ohartarazteko eta lanak eteteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu diogu Udal Gobernuari. Gehiago Irakurri

Gazte talde batek herritarrei laguntzeko zerbitzua antolatu du Zornotzan, koronabirusa dela eta

Adineko pertsonei nahiz arriskuan egon daitezkeen herritarrei laguntzeko elkartasun sarea da. Erosketak egiteko eta zaintza lanetarako laguntza eskaintzea da helburua. Sare horretan parte hartzeko deia luzatu diete herriko gainerako gazteei. Gehiago Irakurri