Enborreko gakoa

Udazkeneko arrastiri gorrietan oroitzapenak bazka hartzen dute iragan hurbileko ezpondetan eta, elikatu ondoren, hegan hasten dira bidai labur bezain beharrezkoa egiteko. Gogoan dut, ia lau hamarkada bete direnean, nola aterpetu ginen Sabin Euba eta biok, gure mendi maitatuak zeharkatu ondoren, mugaz bestaldean ezkutatzeko. Garai intentsoak ziren haiek, dana ala ezer ez, ondo baino hobeto betetzen zituztenak. Gure egitasmo politikoa oraindik indarrean zegoen Erregimenarekin hausturarena zen; bestetzuk, hautu bezala Erreformarena hartu zuten.

Gehiago Irakurri

Boroako zentral termikoaren produkzioa areagotzeko arriskuaz ohartarazi nahi du EH Bilduk

Beste behin ere Boroako zentral termikoak jabez aldatu du. Orain arte Ameriketako Estatu Batuetako Arclight Capital Partners LCC konpainiaren esku egon da, baina honek zentrala Suitzako White Summit Capital inbertsio funtsak eta AEBko Castleton Commodities International enpresak osatutako taldeari saldu dio.
Gehiago Irakurri

Ixerreko bizilagunek auzoa eraberritzeko Udal Gobernuaren planaren aurkako hainbat alegazio aurkeztu dituzte

Ixerreko urbanizazioaren infografia. Argazkia: Amorebieta-Etxanoko Udala

Bizilagunak kezkatuta daude, besteak beste, Larreako bidegorria egiten denean ibilgailuen zirkulazio guztia auzo horretatik igaroko delako. EAJren Udal Gobernuak atzera egin du eta bidegorriaren proiektua aztertuko duela jakinarazi die Ixerreko auzokideei. Gehiago Irakurri

EH Bilduk 2020rako aurrekontu-egitasmo propioa landu du Amorebieta-Etxanon

Udalak bi milioi euro izango ditu datorren urtean inbertsioak egiteko. Hori jakinda eta maiatzeko herri-programan agindutakoa oinarri hartuta, EH Bilduko zinegotziok 2020rako aurrekontu-egitasmo propioa landu dugu diru hori zertara bideratu beharko litzatekeen zehaztuta. Gehiago Irakurri