Archives Info EH Bildu

Aitaren Eguna iragartzeko kartela erretiratu edo ordezkatzeko eskatu du EH Bilduk

Aitaren Eguna dela eta, Dendariak elkarteak argitaratu duen kartelaren harira, Zornotzako EH Bildu Udal Taldeak hainbat ezadostasun jakitera eman ditu. Kartela ez egokitzat jo du, aitatasuna asialdiarekin lotzen delako eta, ondorioz, irudi hori erretiratzeko edo egokiagoa den batengatik ordezkatzeko eskatu du.

Gehiago Irakurri

Jai ereduari buruzko galdeketa abian jarri du Udalak, zornotzarron iritzi eta ekarpenak jasotzeko

Zornotzako Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztien adostasunez, jai ereduari buruzko inkesta jarri da abian, herritarrek jaien inguruko iritzia eman eta proposamenak planteatu  ditzaten. Galdeketa etxez etxe banatuko da eta online ere erantzuteko aukera dago. Jaiak “zornotzar guztiek pentsatuta” izatea da helburua eta, horregatik, inkestan parte hartzearen garrantzia azpimarratu dute.  Gehiago Irakurri

Saioa Agirre: “Biluzik izan ninduten, ukituak egiten zizkidaten eta ni hiltzeko desiratzen zeudela esaten zidaten”

Saioa AgirreSaioa Agirre Arauko 2010eko apirilaren 14an atxilotu zuen Guardia Zibilak Sopelako eskolan, hiru urteko haurrekin lanean zegoela. Bost eguneko inkomunikazio aldian torturatua izan zen eta emakume izateagatik sexu-erasoak eta umiliazioak pairatu zituen.

“Biluzik jarri ninduten, gorputz osoan ukituak egin zizkidaten eta beraiek entzun nahi zutena esaten ez banuen, kolpatu edota hormaren kontra botatzen ninduten”, gogoratzen du.

Egun epaiketaren zain dago. Fiskaltzak zazpi urteko espetxe-zigorra eskatzen du Saioarentzat, torturapean egindako deklarazioa oinarri hartuta. Gehiago Irakurri

Bake Lacasa: «‘Boltsa’ aplikatu zidaten, ariketa fisikoak, flexioak eta kolpeak»

DSC_0727Bake Lacasa Lasheras 1998ko martxoaren 18an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Zornotzan, etxean zegoela. Madrilen, poliziaren egoitzara iristerakoan, «ziega txiki eta zikin» batean sartu zuten, «gonbitoz betetako harrizko banku bat eta koltxoi zikin batekin». Hurrengo egunetan, kolpeak, mehatxuak eta irainak jaso zituen. Gehiago Irakurri