Ipar Euskal Herriko herritarren gehiengoak elkargo bakarrean biltzea erabaki zuen. Herri Elkargoa, legez, 2017an eratuko da eta, praktikan, 2020rako egongo da martxan. Ez du legeak egiteko ahalmenik izango, baina bere ordezkaritza izango du eta lehendakari ofizial bat ere bai.
“Gaur arte, juridikoki eta administratiboki Ipar Euskal Herria ez zen existitzen; 2017ko urtarriletik aitzina bai. Urrunago joateko lehen pausua da”, azpimarratu du Eneko Aldana Ziburuko hautetsi independentistak. Berarekin izan gara, elkargoari buruzko xehetasunak hizpide. Gehiago Irakurri