Ametx erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 2016arekin batera, berrikuntza izango da Amorebieta-Etxanoko Udalak kultura, kirola eta euskara kudeatzeko duen Ametx erakunde autonomoaren zerbitzuak baliatzeko txartelen erabileran, izan ere, txartel bakarra izan ahalko dute erabiltzaileek horren beharra duten zerbitzu guztietan, hau da, udal kiroldegietan, Zornotza Aretoan, udal liburutegian eta ume eta gazte zerbitzuetan.