Dena da gezurra

“Todo es mentira en este mundo. Todo es mentira la verdad” abesten du Manu Chaok. Eta arrazoi guztia dauka. “Biolentzia barik dena da posible”. Hori esaten zuten hitz egiten duten bakoitzean pozoia botatzen duten manipulatzaile eta intoxikatzaileek. Aspalditik ikusi dugu eta egun ere ikusten ari gara Euskal Herrian zenbat pertsona diren kartzelaratuak eta errepresaliatuak euren lan politikoa egiteagatik. Zerrenda amaiezina da, azkenaldiko batzuk esatearren , txiolariak, Altsasukoak, Oreretakoak, musikariak,etab.

Gehiago Irakurri

Iruñeko Auzitegiaren erabakiaren aurrean bere desadostasuna adierazi du Zornotzako udalbatzak

2016ko sanferminetan gertatu zen taldekako bortxaketaren auziaren epaiaren aurrean desadostasuna agertzen duen adierazpen instituzionala onartu du Zornotzako udalbatzak., erabakiak eragiten duen “etsipena” azpimarratuz. Justizia eskatzen dutenekin bat egin dute udal taldeek.  Gehiago Irakurri

Bakardadea lagun

Gazteok bakarrik egoten ez dakigula entzun izan dut noizbait. Desadostasuna adierazi dut beti. Ostiralean, ordea, eguzki izpiak aprobetxatzeko herritik bueltaka nenbilela, bazter guztiak erreparatzean konturatu nintzen agian ezetz, ez dakigula, edo akaso, ez dugula nahi. Aisialdia taldean, hausnarketak taldean, ikasi taldean, kafea taldean… bakarrik egotea saihesten dugu sarritan. Agian komunean ere taldeka amaituko dugu. Hain tragikoa al da bakarrik egotea? Bakardadeak erasotu eta jango gaituen beldur gara, ala?

Gehiago Irakurri