Urko Lopez: “EAJk ez du argitu kiroldegi berriak zornotzarren beharrizanak asetuko dituen edo 5 urtean txiki geratuko den”

Amorebieta-Etxanok kiroldegi handiagoa eta kirol-eskaintza hobea behar duela defendatzen du EH Bilduk, baina EAJk iragarritako Urgozo kiroldegiak ia 19.000 biztanleko herri baten beharrizanak asetuko dituela zalantzan jarri du; izan ere, egitasmo horren helburua Ixerbekoa kiroldegia ordezkatzea da. Gehiago Irakurri

Tokiko Agenda 21a martxan da berriro, EH Bilduren ekimenez

Hiru urtetan geldituta egon ondoren, ingurumenaren eremuan Udalaren utzikeria salatuta, EH Bilduren ekimenez abian da berriz Tokiko Agenda 21a, garapen jasangarriaren alde lan egiteko herritarak eta udal administrazioa inplikatzeko asmoa duen prozesua. Ingurumen plan berria martxan jarri izana albiste ona izan arren, jarrera kritikoa agertu du EH Bilduk. Gehiago Irakurri

Garoña itxita: herriaren garaipena

Urte luzeetako borrokak fruituak eman ditu eta herriak Garoña gelditu du. Borrokatzeak, nahiz eta nekeza izan, merezi izan du. Pasa den abuztuaren 1ean Espainiako Gobernuak behin-behingoz itxita zegoen Garoñako zentral nuklearra irekitzeko eskakizuna atzera bota zuen.

Gehiago Irakurri

Arantza Gerediaga zinegotzi ohia zendu da

Arantza Gerediaga Bilduko zinegotzia izan zen 2011-2015 legegintzaldian.

Urte luzez gaixotasun larri baten aurka borrokan jardun eta gero, Arantza Gerediagak betirako utzi gaitu.

Ezin aipatu gabe utzi sei urte hauek ezinezkoak izango zirela bera bezalako militanteei esker ez balitz. Bilduren sorreran ezinbesteko pertsona izan zen Arantza. Gehiago Irakurri