Saioa Agirre Arauko 2010eko apirilaren 14an atxilotu zuen Guardia Zibilak Sopelako eskolan, hiru urteko haurrekin lanean zegoela. Bost eguneko inkomunikazio aldian torturatua izan zen eta emakume izateagatik sexu-erasoak eta umiliazioak pairatu zituen.
“Biluzik jarri ninduten, gorputz osoan ukituak egin zizkidaten eta beraiek entzun nahi zutena esaten ez banuen, kolpatu edota hormaren kontra botatzen ninduten”, gogoratzen du.
Egun epaiketaren zain dago. Fiskaltzak zazpi urteko espetxe-zigorra eskatzen du Saioarentzat, torturapean egindako deklarazioa oinarri hartuta. Gehiago Irakurri