Archives Info EH Bildu

Bille

1238789_10151812711931919_1440508571_n1Badatoz beste hauteskunde batzuk, beste batzuen bezperan irudienez eta beste batzuen ostean, irudienez ez; errepikapenez. Zentratu aldera, oraingoan gureak bai, eta beste batzuk ere bai, eta kasuotan alperrik denez hitz egitea dena esanda dagoenean, izate baten neurrira aldarrikapena egitea baino ez.

Gehiago Irakurri

Ganeko igerilekua datorren udarako konponduko dute

img-20160911-wa0007Ganeko igerilekuaren egoera txarra ikusita eta herritarren kexak aintzat hartuta, zer egiteko asmoa duen galdetu dio EH Bilduk Amorebieta-Etxanoko Udalari azkeneko osoko bilkuran. 2017ko uda baino lehen konponketak egingo dituztela ziurtatu digute.

«Biktima guzti-guztiok maila berdinean aitortuak eta erreparatuak izateko eskubidea dugu»

Julen_ArzuagaEAJ eta PSEren botoekin, poliziaren indarkeriaren biktimen legea onartu berri du Gasteizko Legebiltzarrak, 1978 eta 1999 artean Espainiako Estatuko funtzionarioek eragindako biktimak aitortzen dituena. Honi buruz mintzatu gara Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearekin eta Egiari Zor fundazioko kide den Ainara Esteranekin. Gehiago Irakurri

Amorebieta-Etxanoko jaiek aldaketa sakonak izango dituzte 2017an

txupinazioa2015-4Datorren urtean egutegia aldatzea aurreikusita dute Udaleko alderdi politiko guztiek eta horrek egitaraua aldatzea ekarriko du. Beraz, aurtengo jaiak erabakigarriak izango dira zerk funtzionatzen duen eta zerk ez ikusteko. Aldaketa sakon hori gauzatzeko herritarren iritzia jasotzea ezinbestekoa izango da eta, ondorioz, hausnarketarako eta parte-hartzerako deia luzatzen diegu zornotzar guztiei. Gehiago Irakurri