Aspalditxo honetan sarri entzun daitekeen leloa da, hots: eroso bizi garela, honek berezkotik ekarriko balu borrokarekiko lotze apaltze bat. Bederen, nago maila orokor batean sinesmen kontuak baino adinari lotutako aitzakiak izan daitezkeela. Maila batean, eroso bizitzearen leloak adinak aurrea hartu digula adieraziko luke, “nintzenaz” oroitzean denbora berriek eskatuko luketen hausnartzeari uko egingo bagenio bezala.