Inon irakurria daukat, uda, Euskal Herriko txoko honetan, maiatzeko Santikurtze egunean hasi eta iraileko Santikurtze egunean amaitu egiten dala. Ideia honeri eutsiz, tradizinoz heldu jaku zornotzarroi Bizkargiko tontorrera santikurtzeetan igoteko ohitura, oztopoak oztopo, inon diran traba guztiak gaindituz.