Tantortan enpresa pribatu batek zentro komertzial bat eraikitzea ahalbidetzeko, Amorebieta-Etxanoko arau subsidiarioak aldatzea onartu zuen Udalak urriaren 28ko osoko bilkuran. EH Bilduk araudia aldatzearen kontra bozkatu zuen. Gehiago Irakurri
Tantortan enpresa pribatu batek zentro komertzial bat eraikitzea ahalbidetzeko, Amorebieta-Etxanoko arau subsidiarioak aldatzea onartu zuen Udalak urriaren 28ko osoko bilkuran. EH Bilduk araudia aldatzearen kontra bozkatu zuen. Gehiago Irakurri
Hauteskunde gauean Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuetan akatsak izan ziren eta EH Bilduk hainbat herritan inpugnazioak jarri zituen, tartean Zornotzan; izan ere, gure herrian koalizio soberanistak 2.487 boto lortu zituela esan zuten, baina 2.550 eskuratu zituen.
Akats hori beste herri batzuetan ere gertatu zen eta, azkenean, Bizkaian EH Bilduk eta EAJk lehian zuten azken eserlekua koalizio soberanistarentzat izan da. Honek guztiak eragina izan du Eusko Legebiltzarreko eserlekuen banaketan: EAJk parlamentari bat gutxiago izango du (28) eta EH Bilduk bat gehiago (18).
Guardia Zibilak kontrol batean, Elorrion, gelditu zuen Iñigo Akaiturri zornotzarra. Preso ohia zela jakin zutenean, Land Roverren atzera joateko agindu zioten eta guardia zibiletako batek buruan tiro egingo ziola eta zulo batean lurperatuko zuela esan zion. Akaiturrik Guardia Zibilaren kontrako salaketa jarri du epaitegian. Gehiago Irakurri
Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan 2.487 boto lortu ditu EH Bilduk Amorebieta-Etxanon. EAJ izan da alderdi bozkatuena, 4.252 boto eskuratuta; Elkarrekin Podemosek 1.308 boto izan ditu, PSE-EEk 797 boto, PPk 324, Ciudadanosek 93, PACMAk 61 eta Ganemos: Si se puedek 37 . Parte-hartzea % 66,47koa izan da.
Iraila hasieran, hauteskundeen testuinguruan, ireki zuten Amorebieta-Etxanoko Osasun Zentro berria, eta EAJ harro agertu zen zornotzarren aurrean: “Esaten duguna egiten dugu”. Baina egiten duten guztia ez dute esaten eta zornotzarrek anbulatorio berriaren proiektuaren xehetasunak ezagutu behar dituzte. Gehiago Irakurri