Udaletxea herriari bueltatzeko garaia da

11268979_1008365999203386_5572128163201418643_oIgandean, maiatzaren 17an, hauteskunde-kanpainaren baitan, EH Bildu Zornotzak ekitaldia egin zuen Herriko plazan. Zornotzako alkategai Urko Lopezek eta Bizkaiko diputatu nagusi izateko hautagaiak, Josu Unanuek, hartu zuten hitza. “Herriari udaletxea bueltatzeko garaia iritsi da, aldaketarako unea da”, adierazi zuen Lopezek.

Gehiago Irakurri

EH Bildu: “Anbulatorio berria behar dugu, baina batez ere kalitatezko zerbitzua eskaintzea”

anbulatorioa-obrakKoalizioaren esanetan, nabarmena da Zornotzak anbulatorio handiagoa behar duela, baina garrantzitsuena “zerbitzu gehiago” eskaintzea eta zerbitzu horiek “kalitatezkoak” izatean dela azpimarratu du. Horrenbestez, anbulatorio berriak izango dituen zerbitzuak obrak amaitu aurretik argitzea eskatu du. Gehiago Irakurri

1.172 langabe daude Zornotzan, duela lau urte baino gehiago

persiana-salgai22011ko hauteskunde garaiko datuekin alderatuta, langabezia tasak % 14,5eko igoera izan du Zornotzan. Enplegua sortzeko planetan Amorebieta-Etxanoko Udalak izan duen papera kritikatu du koalizio soberanistak, “gehiago egin zitekeela eta egin behar dela” esanez. Gehiago Irakurri