14.900 euro baino gehiago gastatu ditu Udalak San Juan kaleko farola bikoitz bakoitzean

p1000108Amorebieta-Etxanoko Udalak 14.900 euro baino gehiago gastatu ditu berrurbanizatu berri dagoen San Juan kaleko zati batean jarritako farola bikoitzetako bakoitzean. 34 farola bikoitz jartzearen salneurria 506.600 eurotik gorakoa da. Bazeuden, noski, alternatiba askoz merkeagoak. Gehiago Irakurri

Ganeko igerilekua datorren udarako konponduko dute

img-20160911-wa0007Ganeko igerilekuaren egoera txarra ikusita eta herritarren kexak aintzat hartuta, zer egiteko asmoa duen galdetu dio EH Bilduk Amorebieta-Etxanoko Udalari azkeneko osoko bilkuran. 2017ko uda baino lehen konponketak egingo dituztela ziurtatu digute.

Amorebieta-Etxanoko jaiek aldaketa sakonak izango dituzte 2017an

txupinazioa2015-4Datorren urtean egutegia aldatzea aurreikusita dute Udaleko alderdi politiko guztiek eta horrek egitaraua aldatzea ekarriko du. Beraz, aurtengo jaiak erabakigarriak izango dira zerk funtzionatzen duen eta zerk ez ikusteko. Aldaketa sakon hori gauzatzeko herritarren iritzia jasotzea ezinbestekoa izango da eta, ondorioz, hausnarketarako eta parte-hartzerako deia luzatzen diegu zornotzar guztiei. Gehiago Irakurri

EH Bilduk 1.895 boto eskuratu ditu Zornotzan

E26-zornotza-grafikoaEspainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan EH Bilduk 1.895 boto lortu ditu Amorebieta-Etxanon. EAJk, berriz, 3.346 boto eskuratu ditu; Elkarrekin Ahal Duguk, 2.695; PSE-EEk, 1.012; PPk, 539; Ciudadanosek, 173; eta PACMAk, 77. Parte-hartzea % 69,16ko izan da.

Gehiago Irakurri