Zornotzan hipermerkatu berririk zabal ez dadin sinadura bilketa abiatu dute

zornotza-621_contentZiztada Gune Askearen ekimenez, Tantortan hipermerkatu handi bat irekitzeko asmoaren aurkako sinadurak biltzen ari dira www.change.org webgunean. Udalari zuzendutako eskaeran, halako merkatal gune handi berri baten irekierak herriko komertzioetan izan ditzakeen ondorio kaltegarriez ohartarazi dute.  Gehiago Irakurri

Herritarren ekarpenak bilduko ditu Udalak, Hiri Antolamendurako Plan berria egiteko

P1000015Interesa duten guztiek udal bulegoetan, bulego teknikoan edo Zelaieta zentroan har dezakete galdetegia. Amorebieta-Etxanako Udalaren webgunean ere eskuragarri dago galdetegia. Apirilaren 29ra artekoa da entregatzeko epea. Bost tailer tematiko egingo dira Zelaieta zentroan, hiritarrek udalerriari eragiten dioten alderdiei buruzko iritzia eman dezaten. Gehiago Irakurri

Angel Aldana iheslari politikoa hil da Venezuelan

angelin_aldanaAngel Aldana Barrena (Gorozika, 1949) euskal iheslari politikoa apirilaren 3an hil zen, Venezuelan, urte luzeak herrialde ezberdinetan deportaturik eman ostean. 1985ean Ekuadorrera deportatu zuten, eta han bere bizitzako une gogorrenetako bat pairatu zuen; izan ere, 1986an Espainiako poliziak hara joan ziren, bahitu egin zuten eta hainbat egunez basatiki torturatua izan zen. Gehiago Irakurri

EAEko Udalen Legearen gako nagusiak

Amorebieta-Echano_-_Ayuntamiento_2EAJk eta EH Bilduk Udalen Legearen proiektua adostu dute Eusko Legebiltzarrean. Akordio historikoa da, Euskal Autonomia Erkidegoa baita horrelako legerik ez duen Estatuko erkidego bakarra, Gernikako Estatutua onartu zenetik 36 urte igaro badira ere. Gehiago Irakurri