Ogenbarrena eraberritzeko lanen bigarren fasea martxan da

P1000101Amorebieta-Etxanoko Udalak Ogenbarrena auzoa eraberritzeko bigarren fasea abian jarri du; lehendabiziko zatia duela bi urte gauzatu zen. Lanak apirilaren 5ean hasi eta lau hilabetez luzatuko dira. Unamuno, Juan XXIII eta zenbaki bikoitidun kaleetan egingo dituzte obrak.

Gehiago Irakurri

Andoni Agirrebeitia alkatearen irainak eta Anartz Gandiagaren harrokeria

agirrebeitia-gandiaga

Andoni Agirrebeitia alkatea eta Anartz Gandiaga Hirigintza zinegotzia.

Joan den otsailaren 26ko plenoan tentsio-une handiak izan ziren, Tantortan eraikiko duten supermerkatuaren harira egindako eztabaidan. Urko Lopez EH Bilduren bozeramailea proiektu horren kontrako argudioak ematen ari zela, Andoni Agirrebieitia alkateak eta Anartz Gandiaga Hirigintza zinegotziak paperak galdu zituzten, eta irainka eta deskalifikazioetan hasi ziren. Gehiago Irakurri

Zornotzako alkateak Lasuen enpresa babestu izana salatu dute Sortuk, LABek eta Ernaik

alkatea-lasuen

Alberto Lasuen, Andoni Agirrebeitia eta Anartz Gandiaga. Argazkia: anboto.org

Andoni Agirrebeitia Amorebieta-Etxanoko alkateak Lasuen konpainiari babesa agertu dio, San Juan kalean egin dituzten urbanizazio lanetan beharginen segurtasuna bermatu duela esanez, LAB sindikatuak haren kontra Bizkaiko Lan Ikuskaritzan salaketa jarrita duen arren.

Gehiago Irakurri

Merkataritza gune handi bat eraikiko dute Tantortan

Tantorta auzoa.EAJk eta PSEk araudia aldatuko dute, Tantortan azalera handiko merkataritza gunea eraikitzeko. Egitasmo horrek, besteak beste, herriko merkatariei eta ostalariei kalte egingo diela ziur gaude. Orain Eroskik irekiko du zentro komertzial handi bat, baina etorkizunean beste enpresa batzuk izango dira, legea aldatuta, Zornotzako ateak parez pare irekita izango dituztelako. Gehiago Irakurri