Egoera berriak eta ohitura zaharrak

Izan ere, udari so eginez, ezta besterik ikusten lerro-buruak diona baino, festetan dela, jaialdietan dela -musika, antzerki, bertso…- ibilbide turistikoetan dela, hondartzetan dela, kanpoan bezain gurean dela, gaztelerak 22 euskarak 7. Akaso erdarari -euskara ez den edozein hizkuntzari- pare bat tantu kenduta-  horrela geratu da berriz partida, aspaldi esaten nuen lez, eskumak tantua/ezkerrak tentua, ta eusten gatz dau irabazten. Orain, zuek jakingo duzue zein saskitan utzi dituzuen tantu gehiago, esateko pelotarik badaukazue! Gehiago Irakurri

Horma zuriak

Mundua kolorez pintatzen saiatu ginenean,

Zuok, mundu gris aseptikoa maite duzuenok,

makilkadez ordaindu zeniguten ahalegina.

Zuok, horma zuriak maite dituzuen horiek,

Zer bilatzen duzue, zuon polizia, epaile

eta kale garbitzaileekin?

Gehiago Irakurri

Sanjuanak Zornotzan

Sanjuanak datoz eta Euskal Herriko bazter guztietan sua izetuko da San Juan Bezperan. Zornotzan be, aukera asko izango dira gauaren zoragarriaz gozatzeko eta lagunartean naturaren indarra antzemateko.

Partizipazioari jagokonez, batzuk auzoetan egiten dira, baina bat, San Juan Ofrendon, Urritxe ganean egiten dana izaten da ikusleez gain, zuzeneko parte-hartzaile gehien daukana. Horrez gain, euskal tradizioan ondo errotutako konjuroak egiten dira, kantatzen da, saltoak egiten dira, bertsoak, txalaparta, erromeria eta sorpresak be izango dira bertan. Gehiago Irakurri

12.urteurrena

Zuk ez dakizun arren
gaur egin zaitut neure
ta egingo zintuzket
gehiagorako ere

Amamaren altzotik
amestearen zerez
zabalik utzi zendun
leihotik noa ihes

Gehiago Irakurri

Zaindu dagigun gure lurra

Astesantuko prozesiotan bezala, bata bestearen atzean, ilara luzeetan, ikusi barri dodazan piñu-kokoek, mendian gora haritza baino, piñuak -eta azken boladan eukaliptuak- janzten dauazala gure udalerri eta inguruetako mendi magal gehienak ekarri daustie gogora; hego-haizeak Durangaldetik dakarren kiratsak egurra papera egiteko erabiltzen dala gogorarazten daustan moduan. Kezkatuta ei dabiltza, gainera, paper fabrikak, ez ei dago eta fabrikon beharrizanari eusteko nahikoa egurrik, ez behintzat mozteko modukorik.

Gehiago Irakurri