Ez al da korrika gure Zapatour pertsonala?! Badator eta badoa, baina gurean da beti. Akaso gure buruetan, edo hobe esanda, jarreretan ez dagoena, urte biro ematen den lekukoaren eskuz eskuko transmisioa da. Transmisio literal hori -pausoz pauso- gainerakoan narras ematen dugula alegia. Norberarengandik hasita ez pentsa!