Beldurra aldez aldatu arte

Zaloa IbeasZoritxarrez eraso sexistaz beteriko uda baten aurrean aurkitu gara beste behin ere. Algorta, Gasteiz, Iruñea, Barakaldo, Ordizia…. non emakumeon aurkako, mehatxuak, bortxaketak, jipoiak eta jazarpenak izan diren protagonista ilunak. Gehiago Irakurri

Indar bilketa ezker ildotik

Juanjo LegorburuIndar bilketarako zerrenda bateratuaren egitasmo ideia ez da gaur goizekoa, baina izendatu bakarrik ez, landu behar dira gauzak, egoerak… Dena den, ez dago eraldaketarik hasi aurretik utopia izan ez denik!

Ezker bat, pentsamenduan anitza baina ekintzetan elkartua, egitasmo interesantea litzateke? Baiezkoan nago, baina gakoa da zein norabidea hartzen duen. Akaso halabeharra da, baina ezkerraren hutsegite historikoa da ez duela asmatu pentsamenduan bateratu gabe ekintzetan batera joaten. Gehiago Irakurri

Ikusezinak

Xabi Gutierrez2000tik 2013a bitartean 23.000 iheslari baino gehiago ito dira Mediterraneoko uretan hondoraturik, ACNURren arabera.

Bi multzo handi bereizi behar dira hilabeteotan Europara datozenen artean:

Alde batetik, Magrebetik eta Saharaz hegoaldeko Afrikatik eten gabe datozenak daude, hemen lana dela jakinik. Bestetik, gerrari ihesi Siriatik, Eritreatik, Somaliatik eta Afganistandik datozenak.

Gehiago Irakurri

Karmenetan ingelesez!

idoia-zuloaga“Zelaieta parkean, ipuin kontalaria ingelesez” irakurri nuen atzo, uztailak 12, Anboto astekarian, Zornotzako Karmenetako jai egitarauan, eta harrituta geratu nintzen. Okerren bat izango zelakoan, gaur, oraindik aho zabalik, eskuko egitaraua arakatu dut eta ez, akatsik ez zela baieztatu ahal izan dut. Gehiago Irakurri

Maitasun kateak

UnaiOrmaetxea2Federicco Mocciaren nobela baten heroiak ta heroinak beraien izenekin grabatutako giltzarrapo bat eskegitzen dute Erromako Milvio zubitik ur, ondoren, musu eman ta giltza Tiber errekara botatzeko.

Ta bizitzak Sansonekin egin zuen moduan -hala aldaratzen dut nik behintzat- maitasun espresio goren bilakatzen da keinu hori maite’min’en ahotan. Gehiago Irakurri

Página 18 de 20« Primera...10...1617181920