Propaganda txarra dauke, zalantza barik, transgenikoek; egoera ezezagunek edo gauza barriek, ezagutu barritan, eragiten daben mesfidantzagatik izan daiteke, akaso, baina, geneak gure antojura manipulatzeko teknikak garatu dauazanetik, mamu asko sortu dauz genetikak. Ez dakit, baina, transgenikoen kasuan, transgenikoen euren kontra zuzenean, ala emoten jaken erabileraren kontra dagoen jendea, ez da eta gauza bera; egon naitekeelako, adibidez, gure inguruko Abiadura Handiko Trenaren egungo sarearen kontra, baina, aldi berean, trena gustokoa izan.