Amorebieta-Etxanoko Forjas Jauregiaren eraispenaren harira, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos-IUren adierazpena

Zornotzako EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk batera salatu dugu Forjas Jauregiaren eraistea. Joan den urriaren 14an egin genuen agerraldi publikoa, bi koalizioetako Batzar Nagusietako ordezkariak ondoan genituela. Behean duzue adierazpena oso-osorik. Gehiago Irakurri

Forjas Jauregiaren eraisketa ekidin zitekeen, baina EAJren eta PSEren Udal Gobernuak ez du nahi izan

EAJren eta PSEren Udal Gobernuak Forjas Jauregiaren eraispena gelditzeko aukerak eta tresna legalak eskura izan ditu, baina ez ditu erabili. Nahiago izan du eraikin historiko hori behera botatzea, ondare historiko izendatu eta Amorebieta-Etxanoko herritarren eskura jarri beharrean. Gehiago Irakurri

Kaleak arriskutsu?

Ondo dakigu kaleak betidanik izan direla arriskutsu emakumeentzat eta LGTBIQ kolektiboentzat, batez ere, gaueko ez ohiko orduetan. Ez dugu urrun joan beharrik, gure herrian bertan, azken egunetan eraso homofobo eta eraso matxista bat gertatuak izan direlako. Halaber, berriki jakin izan dugu Asturiaseko hiriburuan gazte talde batek bi neska bortxatu egin dituela, bat Euskal Herrian sortutakoa.

Gehiago Irakurri

Aldundiak AP-8 autopistarako lotunea eraikiko du Euban eta bizilagunak kontra agertu dira

Bizkaiko Foru Aldundiak AP-8 autopistarako lotunea eraiki nahi du N-634 errepidean, Amorebieta-Etxanoko Euba auzoan. EH Bilduk alegazioak aurkeztuko ditu proiektu horren aurrean, besteak beste, justifikazio nahikorik ez duelako eta ingurumenean izango duen eraginagatik. Gehiago Irakurri

Ahizpak

Ezagutu nuenetik gustatzen zaidan hitza da ahizpatasuna, edo bai behintzat esanahia ulertu nuenetik. Alaba bakar izanda, ahizpa gabe hazi eta hezi izanda, gaztaroan arraro egiten zitzaidan hitzaren dimentsioa ulertzea, nigandik urruti zegoela uste bainuen. Urteak aurrera eta, halako batean nerabezaroarekin egin genuen topo eta oso ondo aurre nola egin jakin gabe lehenengo sareak josten hasi ginen. Lagunartean, ikaskide artean, militantzia guneetan, lantokian zein aisialdian, josi eta josi, batzuetan kontzienteki eta besteetan inertziaz.

Gehiago Irakurri