EH Bilduk herritarrekin eta eragileekin prozesu parte hartzaile bat jarriko du martxan, espazio publikoaren ordenantza berria adosteko

EH Bilduk herritarrekin eta eragile desberdinekin prozesu parte hartzaile bat jarriko du martxan, espazio publikoaren eta kale salmentaren ordenantza berria ontzeko. Era berean, bide judizialari ekingo dio, indarrean dagoen ordenantzak eduki eta forma akatsak dituela ulertuta.

Gehiago Irakurri

EAJk eta PSEk ezohiko bidetik onartu dituzte Amorebieta-Etxanoren etorkizuna baldintzatuko duen Plan Orokorra eta kaleko ekimenak debekatzea ahalbidetuko duen Ordenantza polemikoa

EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Udal Gobernuak bi egitasmo garrantzitsu onartu ditu, astelehenean, uztailaren 29an, ez-ohiko osoko bilkura batean: alde batetik, zornotzarron oraina eta etorkizuna baldintzatuko duen Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO); eta bestetik, herriko hainbat elkarte eta eragileren haserrea eragin duen espazio publikoaren erabilerarako araudi berria. Gehiago Irakurri

Espazio publikoa arautuko duen ordenantza zerotik berregiteko eskaera egin diogu Zornotzako Udal Gobernuari

 

Ordenantzaren aurka, Zornotzan egindako manifestazioa.

Aste honetan amaitu da Amorebieta-Etxanoko espazio publikoaren erabilera arautuko duen ordenantzari ekarpenak eta alegazioak aurkezteko epea, eta araudia oso-osorik berregiteko eskaera berretsi dugu EH Bildutik. Herritarrei bizkarra emanda egin dute, herriko hainbat eragilek argi utzi duten moduan, eta prozesu parte-hartzaile baten bidez berregiteko proposamena luzatu diogu Udal Gobernuari.

Gehiago Irakurri