Aurreko astean agertu zigun Xabi Gutierrezek Zornotza dela airerik kutsatuena daukan Euskal Herriko herria, eta hari berari tiraka, beste gogoeta pare bat plazaratu nahi nituzke, oraingoan ere, ikuspegi antropozentrikotik gehiegi urrundu gabe. Ezin da ahaztu giza jardueraren ondorioz atmosferara isurtzen diren hainbat eta hainbat partikulek, pertsonon osasunean ez ezik, bestelako animalia eta landaretan ere badutela eragin kaltegarria; zuzenean, zenbait kasutan, edo ez zuzenean, azken 250 urteetako isurketek kliman eragin dituzten aldaketen ondorioz.