Archives Idoia Zuloaga

Sinesten dut

Idoia ZuloagaAgian Aste Santua ez da fede kontuez jarduteko sasoirik egokiena, batez ere fedebako bat bada ari dena, baina, egia esan, oraingo Aste Santua ez da lehengoa lakoa. Telebista piztu eta Ben Hur eta antzekoak edo meza besterik ikusten ez genuenekoa; mahairatu eta okela zantzurik ere ez; tabernak ere ixten zirenekoa. Sinestedunek eurek ere bestela bizi dute egun Aste Santua. Gehiago Irakurri

Goya sariak

Idoia ZuloagaZapatuan Goya sarien banaketa izan zen, eta telebistan hoberik ez zela iritzita, ikusi egin nuen. Ez naiz ni horrelakoetan aditua, baina astun samarra iruditu zitzaidan, aurkezlearen ahaleginak ahalegin.

Benetan negargarria aktoreek-eta eskerrak emateko sasoian musika bidez moztea, hogeita hamar segundotik gora emanez gero. Are tamalgarriagoa baten batek protesta egiteko unean suertatu zenetan. Emanaldian zehar ez zen gai sakonetan sartzeko gogo handitik sumatu, behintzat. Gehiago Irakurri

Euskaldun, EGAdun

idoia-zuloaga

Badakit udagoiena heldu zaigula, besterik ezean, kaleetako orbelak horrela erakusten duelako; baina, hala ere, udan irakurritako berri batekin nator oraingoan. Bertan Celaá andreak, Hezkuntza-sailburu ohiak, egindako adierazpen batzuk batzen ziren. EGA azterketa emaitzen gainean ari zen, %25 ingurukoa izanik gaindituen kopurua eskasa zela zioen. Gehiago Irakurri

Karmenetan ingelesez!

idoia-zuloaga“Zelaieta parkean, ipuin kontalaria ingelesez” irakurri nuen atzo, uztailak 12, Anboto astekarian, Zornotzako Karmenetako jai egitarauan, eta harrituta geratu nintzen. Okerren bat izango zelakoan, gaur, oraindik aho zabalik, eskuko egitaraua arakatu dut eta ez, akatsik ez zela baieztatu ahal izan dut. Gehiago Irakurri