Andoni Agirrebeitia alkateak 67.000 euro gordin kobratuko ditu urtean

andoni-agirrebeitiaEAJ-PSE gobernu koalizioak lehendabiziko osoko bilkuran hartutako zenbait neurri gogor kritikatu ditu EH Bilduk, hala nola, Andoni Agirrebeitia alkatearen soldata, Hirigintzako zinegotzia liberatu izana edo udalbatzarrak arratsaldez egiteko aukera baztertzea.

Legegintzaldi berriko lehen osoko bilkurak “desadostasun zaharrak” agerian utzi dituela adierazi du EH Bilduk. Hauxe duzue koalizio soberanistaren irakurketa: Gehiago Irakurri

Belatxikieta herriko taberna zabalik mantentzea exijitu dute 200 bat zornotzarrek

manifestazioa-libre230 urteko ibilbidea duen Belatxikieta herriko tabernaren ixteko prozesua noiz gauzatuko duten oraingoz ez dago argi. “Bihar bertan edo urtebete barru itxi dezakete”, ohartarazi dute mobilizazioaren antolatzaileek. Uztailaren 11rako Libre Eguna antolatuko dute Zornotzan. Gehiago Irakurri

Hiri Ekimenak eta EH Bilduk osoko bilkurak arratsaldez izatea eskatu dute

ND4_2547Hiri Ekimenak eta EH Bilduk adierazpen bat adostu dute, Amorebieta-Etxanoko osoko bilkurak arratsaldez izateko eskatuz. Goizez eginda, herritarrak batzarretara joateko aukera murrizten dela kritikatu eta bilkurak asteazken arratsaldetan egitea proposatu dute, zornotzarren parte-hartzea erraztu asmoz. Gehiago Irakurri