Igandean, maiatzaren 17an, hauteskunde-kanpainaren baitan, EH Bildu Zornotzak ekitaldia egin zuen Herriko plazan. Zornotzako alkategai Urko Lopezek eta Bizkaiko diputatu nagusi izateko hautagaiak, Josu Unanuek, hartu zuten hitza. “Herriari udaletxea bueltatzeko garaia iritsi da, aldaketarako unea da”, adierazi zuen Lopezek.