Eginahalak egin ondoren lortu dugu, bai; badaukagu gizakion omenean izendatutako garai geologikoa: Antropozenoa. Giza dibertsitatea ez da, ordea, dinosauro-dibertsitatea Jurasikoaren adierazleetariko bat dan moduan, Antropozenoaren ezaugarri bereizgarria; guk sortu eta lurrazalean pilatu diren/doguzan hondakinen dibertsitateak bereizten dau garai geologiko barria.