Udabarri bete-betean gagoz, eta giroari erreparatuta antzik hartzen ez badautsagu be, basoak hasi dira berbizten: arbolak hostoak botatzen, baso azpiko landareak loratzen eta txoriak be kantariago dabiltza, kukua, bateren batzuk, behintzat, entzun ez badogu be. Pagadietan be ageri-agerikoa da aldaketa hori, eta atzoko mendi-bueltan ikaragarri disfrutatu baneban be, begientzako luxua da-eta halako basoetatik ibiltzea, batez be, baso azpiko landareak oraintxe hasi direlako loratzen, hainbestetan entzun/esan izan dogun “ez gagoz guztiak” leloa etorri jatan burura.
Gehiago Irakurri