Zornotzar guztien ongizatea bermatze aldera, baliabide ekonomiko publikoak gizarte politiketan, politika feministetan, kulturan, kirolean eta ingurumenean inbertitzea planteatzen dugu. Gehiago Irakurri
Zornotzar guztien ongizatea bermatze aldera, baliabide ekonomiko publikoak gizarte politiketan, politika feministetan, kulturan, kirolean eta ingurumenean inbertitzea planteatzen dugu. Gehiago Irakurri
EAJk eta PSE-EEk 33.835.200 euroko aurrekontua onartu dute 2025erako, iazkoa baino % 1,27 txikiagoa. Kasu honetan, baina, kontua ez da zenbatekoa. Gehiago Irakurri
EH Bilduk herritarrekin eta eragile desberdinekin prozesu parte hartzaile bat jarriko du martxan, espazio publikoaren eta kale salmentaren ordenantza berria ontzeko. Era berean, bide judizialari ekingo dio, indarrean dagoen ordenantzak eduki eta forma akatsak dituela ulertuta.
EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Udal Gobernuak bi egitasmo garrantzitsu onartu ditu, astelehenean, uztailaren 29an, ez-ohiko osoko bilkura batean: alde batetik, zornotzarron oraina eta etorkizuna baldintzatuko duen Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO); eta bestetik, herriko hainbat elkarte eta eragileren haserrea eragin duen espazio publikoaren erabilerarako araudi berria. Gehiago Irakurri
Aste honetan amaitu da Amorebieta-Etxanoko espazio publikoaren erabilera arautuko duen ordenantzari ekarpenak eta alegazioak aurkezteko epea, eta araudia oso-osorik berregiteko eskaera berretsi dugu EH Bildutik. Herritarrei bizkarra emanda egin dute, herriko hainbat eragilek argi utzi duten moduan, eta prozesu parte-hartzaile baten bidez berregiteko proposamena luzatu diogu Udal Gobernuari.