Indar bilketa ezker ildotik

Juanjo LegorburuIndar bilketarako zerrenda bateratuaren egitasmo ideia ez da gaur goizekoa, baina izendatu bakarrik ez, landu behar dira gauzak, egoerak… Dena den, ez dago eraldaketarik hasi aurretik utopia izan ez denik!

Ezker bat, pentsamenduan anitza baina ekintzetan elkartua, egitasmo interesantea litzateke? Baiezkoan nago, baina gakoa da zein norabidea hartzen duen. Akaso halabeharra da, baina ezkerraren hutsegite historikoa da ez duela asmatu pentsamenduan bateratu gabe ekintzetan batera joaten. Gehiago Irakurri

Elikadura-burujabetzarako gida-liburua argitaratu dute

?????????????Zer da elikadura-burujabetza?  Posible al da egungo gizarte-sisteman elikadura burujaberako politikak indarrean jartzea? Zeintzuk dira elikaduraren esparruan bizimodu-eredua aldatzeko eman beharreko urratsak? Galdera horiek eta beste asko erantzuten ditu ‘Euskal Herrirako Bestelako Bizitza-ereduak Lortzeko Burujabetza Ereiten’ izeneko liburuak. Gehiago Irakurri

Autzaganeko lanei buruzko batzorde monografikoa eskatu du EH Bilduk

autzagane-obrak3Autzaganen burutzen ari diren herri lanen atzerapena eta akuiferoetan eginiko kalteak direla-eta, Euskal Herria Bilduk irailean gaiari buruzko batzorde monografikoa egiteko eskatu du uztailaren 24ko Osoko Bilkuran. “Kaltea eginda dago eta, tamalez, oraingoa erantzukizunak eta konponbideak eskatzeko unea da”, nabarmendu dute. Gehiago Irakurri

Ikusezinak

Xabi Gutierrez2000tik 2013a bitartean 23.000 iheslari baino gehiago ito dira Mediterraneoko uretan hondoraturik, ACNURren arabera.

Bi multzo handi bereizi behar dira hilabeteotan Europara datozenen artean:

Alde batetik, Magrebetik eta Saharaz hegoaldeko Afrikatik eten gabe datozenak daude, hemen lana dela jakinik. Bestetik, gerrari ihesi Siriatik, Eritreatik, Somaliatik eta Afganistandik datozenak.

Gehiago Irakurri