Archives Info EH Bildu

Urtarrilaren 6ko goizaldean izandako eraso sexista gaitzetsi dute Udalak eta mugimendu feministak

unnamedUrtarrilaren 6ko goizaldean eraso sexista izan zen Zornotzan. Udaleko bozeramaileen batzordeak “irmoki” salatu du gertatutakoa eta mugimendu feministak emakumeen aurkako eraso fisikorik ez duela onartuko adierazi du. Gehiago Irakurri

Etorkizuneko Amorebieta-Etxano birpentsatzen

itxaso-izaskun-eta-ander-1Amorebieta-Etxano HAPOa (Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorra) tramitatzen ari da, datozen urteotarako udalerri eredua definituko duen tresna eta herritarron egunerokotasunean eragina izango duena.

 

Gehiago Irakurri

EAJk eta PSEk atzera bota dituzte EH Bilduk Udal Aurrekontuetan egindako zuzenketa guztiak

P10000152017ko Udal Aurrekontuak inbertsio ugari jasotzen ditu eta horietako askorekin bat dator EH Bildu, baina EAJk eta PSEk adostutako proiektuaren kontra bozkatu zuen, koalizio soberanistak egindako emendakin bat bera ere onartu ez zutelako.

 

 

EH Bilduk, besteak beste, Arreibiko eraikina ez saltzea eta beroni erabilera soziala ematea proposatu zuen (Udalak 1,8 milioi euro xahutu zituen bere eraikuntzan eta orain 1,2 milioi eurogatik saldu nahi du). Gehiago Irakurri

Ziztada Gune Askea husteko arriskuan dago

ZiztadaZiztada Gune Askearen lokala husteko arriskuan dagoela ohartarazi du asanbladak. Izan ere, Luis Urrengoetxea kalean dagoen lokalaren jabeak salaketa jarri du, berriz ere. Lau laguni 6.000 euro ordaintzea eskatzen die.

Gehiago Irakurri